Web orrialde bat egitea , ezaguera, ilusioa eta lan handia darama. Gehiegi aspertu gabe, nortsuk garen azaltzea da gure intentzioa.

Proiektu honekin orain dela hilabeteak hasi ginen, D2 lan taldea eta gure bezeroen babesa gabe ez litzateke posiblea izango.

Hitzik gabe gaude gure modeloei haien lana eskertzeko. D2 Fontetxa eta Floridako Itziar, bezeroak, lagunak, Ion, argazki saioaren aurreko gauan fitxatu genuena.
Ederregiak diren Laura, Henar, Yelena, Aisha, Susana, María, Estíbaliz, Zuriñe, Ricardo, Gonzalo, Igor, María, Maitane, Erik, Olga, Natalia eta Yolandari ere. Pasatu ditugun une onengatik ere, mila esker D2 Koldo eta Haizea umeei, eta haien familiei.

Itzulpenak egin dituen Joana (D2 Florida), eta Javiri itzulpenetan laguntzeagatik ere, eskerrik asko!

Behar izan dugunean zuen laguntza eskaini diguzuelako, Berein informatika, 0,9 arquitectura, Dax Etxea, Vimovi eta Gestión 93, mila esker!

Koldo Ruiloperen aholku, gainbegiratu eta ideiak gabe zer egingo genuke D2n!! Erlaxatzen uzten ez gaituena ezta segundu bat ere, beti hor egoteagatik eskerrik asko.

Gorka Montiel, bere argazki eta bideo kamerarekin gure proiektua jarraitu duena. Dena errazagoa izatea egin du bere irudimena, umorea eta baliogarritasuna batez ere, igande batean goizeko 8retan geratzeraino beharran haritzeko.
Zinema zuzendari harrigarria iragartzen dugu.
Itxaso eta Eneritz bere laguntzaileei eskerrik asko ere, laguntza eskaini digute, oso giro on eta kreatibitate itzelarekin batera.

Eta zuri zer esan Edurne! Harrigarria, oldartsua, jasankorra eta oso langile ona zara. Egiten duzun guztia xehetasun eta perfekzioarekin egiten duzu, eskerrik asko Web orrialdearen diseinuagatik. Mikelekin batera, zuen enpresa berrian izaten ari zareten arrakasta merezi duzue, eta askoz gehiago ere!

Gure familiei ere, gure presentziarik gabe pasatu duten denboragatik, haien euskarri eta adoreagatik mila esker.
Robertori, luxuzko bere ahotsarekin oso pozik gaudela, eskerrik asko.

"Central del Cabello"ko Oscarri, eskerrik asko!

"GHD"ko Anari, "Wella"ko Robertori, "Sebastian"eko Joseri... lagundu gaituen jende askori, zuek denoi, eskerrik asko!